HURRENGO DEIALDIAK


Hurrengo Topaketa Birtuala egingo da Saulo Nebreda alkatearekin, abenduaren 1ean.

Topaketa Birtualak, hilabetero eukiko du deialdi berria.

Topaketa birtualak komunikatzeko era berriak eskaintzen ditu. OrtuellaZabaltzen plataformak sustaturiko ekimen hau herritar guztientzat zabalik dago, eta administrazioa auzotarrei gerturatzea du helburu.

Topaketa 11:00etatik 12:00etara bitartean egingo da. Nahi duten guztiek galderak egin ahalko dizkiote alkateari, zuzenean, hark erantzun ditzan. Kasu honetan, konexioa irekia izango da: Ortuellako egoiliarrek nahiz Ortuellatik kanpo bizi direnek parte hartu dezakete, baina udalerriari buruzko galderak eginez, betiere.

Zuzenean konektatzeko aukerarik ez dutenek edota topaketa egunera arte itxaron nahi ez dutenek beheko aldean utzi ditzakete galderak. Galdera horiek gorde egingo dira, gero zuzeneko topaketan erantzun ahal izateko.

Galderen erantzun guztiak webgunean egongo dira ikusgai, Aurreko Topaketa Birtualakizeneko atalean; modu horretara, zuzenean jarraitzeko aukerarik izan ez dutenek ere alkateak zer erantzun duen jakin ahalko dute.

Zabaldu deialdi hau eta anima zaitezte parte hartzen.

Itxaroten zaitugu!

Topaketa birtualak

Galdetu Itxi
Idatzi zure galdera


Saulo Nebreda-(e)k zure galderak erantzungo ditu